EMANALDIA | ‘Limbo’ filma, Errenterian 11 Kolore jaialdiaren baitan

Limbo filma eskainiko du Ozzinema zineklubak, Errenterian 11 Kolore jaialdiaren baitan Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Errenterian 11 Kolore jaialdia antolatu ohi dute herrian urtero. Aurten, maiatzaren 23an, besteak beste, Ben Sharrock zinemagile eskoziarraren eta Irune Gurtubai ekoizle euskaldunaren Limbo (2020) filma eskainiko dute Ozzinema zineklubarekin elkarlanean. Sharrocken estilo pertsonalean, Omar, Farhad, Walef eta Abedi errefuxiatuek Eskoziako uharte isolatu batean, asilo-eskaeraren zain, egin beharko dute

By |2024-05-21T10:13:50+02:0021 maiatza, 2024|

‘Nomadland’ nagusitu da 74. BAFTA sarietan

Zinematografia eta Telebistako Arteen Akademia Britainiarraren 74. BAFTA sariak banatu dituzte bart Londresen. Ekitaldi telematikoa izan da, eta aurkezleak eta sariak emateaz arduratu diren gonbidatu britainiarrak soilik bertaratu dira Londresko Royal Albert Hall antzokira. Chloé Zhao zinemagile txinatarraren Nomadland filmak lau garaikur erdietsi ditu: zuzendari, film, argazki zuzendari eta emakumezko aktore protagonista onenarenak.

By |2021-04-12T10:57:13+02:0012 apirila, 2021|

Irune Gurtubaik British Independent Film Award saria jaso du

Ekoizle berri onenaren garaikurra jaso berri du Irune Gurtubai elorrioarrak British Independent Film Awards sarietan, Ben Sharrockek zuzendutako Limbo filmean egindako lanagatik. Toronton eta Donostian izan zen ikusgai, besteak beste, iazko Cannesko zinema jaialdiaren zigilua jaso ostean, eta uztailean helduko da Erresuma Batuko eta Irlandako aretoetara.

By |2021-02-19T12:42:34+02:0019 otsaila, 2021|

Irune Gurtubai, British Independent Film Awards sarietan hautagai

2015ean Pikadero komedia arrakastatsua aurkeztu zuen Ben Sharrock zinemagileak eta Irune Gurtubai ekoizleak osatutako bikoak, eta 2020an inmigrazioaren dramari ikuspuntu ezberdin batetik heltzen dion Limbo estreinatu zuten Toronton eta Donostian, Cannesko zigiluarekin. Bada, elorrioarra British Independent Film Awards saria eskuratzeko hautagaia da, produktore berri oneneran kategorian.

By |2020-12-10T12:01:20+02:0010 abendua, 2020|

Zinemaldiko kritikak: ‘LIMBO’

Zuzendaria: Ben Sharrock Urtea: 2020 Herrialdea: Erresuma Batua Saila: NEW DIRECTORS Zoragarria da zuzendari batek kontatu nahi duen istorioari tonu perfektua ematen asmatzen duenean. Bere gordintasunean, baina film ederra, orekatua eta delikatua da LIMBO. Sail Ofizialeko zenbait lan baino maila bat gorago, indartsuago, zinemagileen lehen edo bigarren film luze erakutsi gabeen –ekoitzi diren herrialdean estreinatuek soilik har dezakete parte– nazioarteko lehiaketan, Zuzendari Berriak atalean, parte

By |2023-02-01T16:59:31+02:0020 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Éte 85’, ‘Passion Simple’, ‘Limbo’ eta ‘Ya no duermo’

Bigarren eguna Donostia Zinemaldian, eta oraindik fresko. Hala ere, ezohiko edizioa duen honek dagoeneko ezarri du bere legea. Larunbat tristea bizi izan dugu hirian, aurreko urteetako jende-multzorik gabekoa, euritsua. Oraindik ere bero egiten du gauetan, eta goiz bada ere, egunean 4-5 film ikusteko asmoa dugunok sumatzen hasi dugu lo-falta. Arlo zinematografikoari dagokionez, baina, ezin oparoagoa izaten ari dira aurreneko filmak. Cannesko zigilupean Donostian lehian ari

By |2023-02-01T16:59:51+02:0020 iraila, 2020|

Hamaika ekoizpen lehiatuko dira Kutxabank-New Directors saria lortzeko

Donostia Zinemaldiak 68. edizioa ospatuko du irailaren 18tik 26ra, eta ari dira, gutxinaka, ikusgai izango diren lanak aletzen. Kutxabank-Zuzendari Berriak sailaren txanda izan dugu gaur: Brasilgo, Erresuma Batuko, Errusiako, Espainiako, Frantziako, Hego Koreako, Herbehereetako, Irlandako, Japoniako, Poloniako, Txinako eta Vietnamgo hamaika ekoizpen lehiatuko dira.

By |2020-08-04T12:49:51+02:004 abuztua, 2020|
Go to Top