Fas Zineklubak lehen hiruhilekoko egutegia kaleratu du

Bilboko El Carmen aretoan asteartero egiten duten Fas Zineklubak urteko lehen hirulekoko filmak aurkeztu ditu. Datorren asteartean, urtarrilak 20, Asghar Farhadiren Le passé (2013) eskainiko dute, eta hilaren 27an Roberto Castónen Los tontos y los estúpidos (2014).