EMANALDIA | Zinegoak Hedapena, Getxon: ‘Levante’

ZG Hedapena 2024, Getxoko Romo Kultur Etxean Maiatzaren 24an, Lillah Halla zuzendari brasildarraren Levante (2023) filma proiektatuko du Zinegoak – Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, ZG Hedapena egitasmoaren baitan. Getxoko Romo Kultur Etxean egongo da ikusgai, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Atleta gisa bere etorkizuna definituko duen boleibol-txapelketaren bezperan, 17 urteko Sofia haurdun dagoela ohartzen da. Abortatu nahian, legez kanpokoa den herrialde batean, atxilotu