‘Las buenas compañías’, FILMINen ikusgai

Silvia Muntek Jorge Gil Munarriz legazpiarrarekin batera idatzitako Las buenas compañias (2023)euskal ekoizpena estreinatuko du FILMIN plataformak ostiralean, irailaren 8an. Besteak beste, Publikoaren Saria eskuratu zuen XX. Giza Eskubideen Zinemaldian.