Sorginak izango dira protagonista Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak eta TerrorMolins – Molins de Reiko Beldurrezko Zinema Jaialdiak indarrak batu dituzte aurten, sorginen munduan oinarrituta baterako jarduerak aurkezteko. Hala, sorginak izango dira protagonista bi zinemaldien 2023 edizioetan, urriaren eta azaroaren artean.

By |2023-06-08T12:49:20+02:008 ekaina, 2023|

Aurkeztu dute ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua

Euskadiko Filmategiak bultzatuta, eta María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatuta, hainbat belaunalditako euskal emakume zinemagileen jarduna errepasatuko duen argitalpena jaio da. Proiektuak “esplorazio akademiko eta dibulgatibo bat” eskainiko du, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskuratu daiteke.

By |2023-02-03T15:27:44+02:001 otsaila, 2023|

Claude Sautet protagonista, 70. Zinemaldiko atzera begirakoan

Irailaren 16tik 24ra bitartean erakutsiko ditu jaialdi donostiarrak zinemagile frantziarraren filmak. Euskadiko Filmategiarekin batera, Zinemaldiak zuzendari eta gidoilariari buruzko liburua argitaratuko du ere. Donostia Zinemaldiak Espainiako Zinematekarekin elkarlanean antolatutako atzera begirako eta argitalpen bildumak ez du jarraipenik izango aurten. Bada, festibalaren 70. urteurrena aprobetxatuz, etapa berri bat abiatuko dute, eta aurrerantzean Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan plazaratuko ditu ziklo berezien liburuok. Claude Sauteti buruzkoa izango da lehen

By |2022-08-09T11:09:21+02:0015 ekaina, 2022|

Josu Martinez: “Hegoaldea 70-80ko hamarkadetan zegoen antzeko momentuan dago Iparraldea egun”

Euskal zinemaren inguruan ikerketak egina da Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea. Gure Sol Lekua (André Madre, 1956) euskaraz egindako lehen filmaren inguruan ardaztu zuen 2014an bere doktoretza tesia, eta hasitako bide horri jarraiki, orain arte bildu ez den euskal zinemaren historia biltzea izan du helburu aurkeztu berri duen Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza lanean. Eibarko Udalak eta UEUk lankidetzan ematen duten Juan

By |2022-05-10T11:17:01+02:0010 maiatza, 2022|

Josu Martinez: “Objektiboa aldatzen duzunean gauzak ezberdin ikusten dira”

Euskal zinemaren inguruan ikerketak egina da Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea. Gure Sol Lekua (André Madre, 1956) euskaraz egindako lehen filmaren inguruan ardaztu zuen 2014an bere doktoretza tesia, eta hala aitortu digu: “Orduan ohartu nintzen izugarrizko ezjakintasuna geneukala gure historiaz. Nik ikerketa hartan ezezagunak ziren gauza asko topatu nituen bezala, gauza asko geratzen dira oraindik ere ikertzeko”. Hasitako bide horri jarraiki, orain arte

By |2022-05-05T11:30:08+02:005 maiatza, 2022|
Go to Top