Irudien kontrabandistak, mundu berriak sortzeko asmoz

Argiz eta itzalez, soinuz eta isilunez, zinema ekoitzi eta banatzeko Gastibeltza Filmak etxe berria sortu dute. Senperen kokaturik, Euskal Herrira begira jarriko dira, euskaldun guztientzako lanean. Larraldea jauregi-etxean egindako agerraldi batean aurkeztu zuten atzo proiektua.