Estreinaldiak: Apirilak 8

Orkestra lurtarra Filmaren protagonista Manu da. Musika-banda bat osatzeko ametsa du, eta bere lagun zoroei eskatuko die laguntza: urduri dagoenean besapean azkura sentitzen duen kontrabaxu-jotzailea; naturaz gaindiko usaimena duten Perfumetti anaia bikiak; Korokanti abeslari liriko biboteduna eta Osoki, agertokiari beldurra dion perkusionista. Gainera, presidente ahuntza ere izango dute bidelagun. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira zuzendariak, eta animazioan ibilbide luzea egindakoa den Lotura Films ekoiztetxearen babesa du proiektuak. https://www.youtube.com/watch?v=alCGQu2Lbks .

By |2022-04-07T11:21:49+02:007 apirila, 2022|

Giza Eskubideen Zinemaldia: ‘L’Homme qui a vendu sa peau’ eta ‘Matrioskas’

Kanpoan hotza, barruan bihotza. Udaberriko eguzki-izpi eta lore-usain gustagarrien susmorik ez, aurten, apirileko lehen egunetan. Beroki, bufanda, mukizapi eta eztul artean ekin dio 2022ko Giza Eskubideen Zinemaldiak, iragan ostiralean: euria, ekaitza, haizea, iluntasuna, tristura… agur esan berri diogun baina oraindik ere tentuz begiratzen digun neguaren mehatxuak kolpatu du Donostia. Ez da giro izan Urumea inguruan, bai ordea, Victoria Eugenia Antzokian. Zinemaren festa hasi da hirian,

By |2022-04-04T11:38:55+02:004 apirila, 2022|
Go to Top