Zinema soziala nagusi NIFF jaialdiaren bigarren ekitaldian

NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioaren azken xehetasunak aurkeztu berri dituzte antolatzaileek. Meliton Estudioen, La Caixa taldearen gizarte ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekimenez, 2020ko irailaren 3tik 5era egingo dute, eta zinema soziala izango du aurtengo hitzorduak ardatz. Guztira, 1000 minutu baino gehiago programatu eta 27 herrialdetako 36 film proiektatuko dituzte. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, gainera, jaialdiak egitarau ia osoa eskainiko du

By |2020-08-27T11:09:25+02:0027 abuztua, 2020|

Mahai-inguruek indarra izango dute aurtengo NIFF jaialdian

NIFF – Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dute aurten Meliton Estudioen, La Caixa taldearen gizarte ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren ekimenez. 2020ko irailaren 3tik 5era egingo dute jaialdia eta ezgaitasunari zein feminismoari buruzko mahai-inguruak antolatzeaz gain, migrazioa, osasun mentala, animazioa eta LGTBI+ gaiak ere izango dituzte hizpide.

By |2020-06-12T10:53:59+02:0014 ekaina, 2020|

Arantza Ibarra: “Errespetuz heldu nahi izan diot gaiari, erantzukizunez”

Gertatutakoa ezagutzean ezintasuna sentitu zuen Arantza Ibarra zinegile ondarroarrak. Bere herriko gazte transexual batek bere buruaz beste egin zuen 2018an, eta berehala ekin zion informazio biltzeari. Gazte horrek Ekai Lersundi zuen izena, eta haren omenez 21 minutuko iraupena duen Mi pequeño gran samurai (2020) film labur dokumentala aurkeztuko du zinemagileak Zinegoak – Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Nazioarteko Jaialdian. Izaskun Arandiak ekoiztu du

By |2020-04-03T11:30:50+02:0020 otsaila, 2020|
Go to Top