Martxora bitarteko programazioa aurkeztu du Kresala Zineklubak

Urte berri, asmo berri. Urtarrilak lehen hamabostaldia igaro ere ez duenean aurkeztu du Donostiako Kresala Zineklubak otsailaren amaiera bitarteko programazioa. Astelehenetan egingo dituzte saioak, 19:30ean Trueba aretoan.