Euskal ekoizpenak saridun, Festival du Cinéma Espagnol jaialdian

Maixabel filmak irabazi du Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiko Julio Verne sari nagusia. Ikus-entzuleek ere Iciar Bollainek zuzendutako lana nabarmendu dute, eta Uniko ekoiztetxe bilbotarraren Loop animaziozko lana izan da film labur onena.