‘C’EST PAS MOI’: Leos ‘Cinèma’ Carax

Zuzendaria: Leos Carax Urtea: 2024 Herrialdea: Frantzia Saila: ZABALTEGI-TABAKALERA Harroputza, egolatra, handinahia. Probokatzailea, iraultzailea, ausarta. Kritikoa, gizartearekin. Kritikoa, zinemarekin. Kritikoa berarekin. Testuak, soinuak, irudiak. Denak uztartuta, pastitxe erraldoi batean. Collage-a, muntaketa, esku-lana. Godard joan zitzaigun, baina bizirik da Carax. Bera da, ez beste inor. Berezia da, ez al da ala? Punkia, anarkikoa, lotsagabea. 40 minutu. Nahikoa da. Zinema da.

By |2024-09-25T10:47:27+02:0025 iraila, 2024|

72. Donostia Zinemaldiko hizketaldi eta topaketak argitu dituzte

Pentsamendua eta Eztabaida sailak antolatuta, hainbat zinemagileren sormen-prozesuetan murgildu eta zinema-industriaren baitan pil-pilean dauden gaietan sakontzeko aukera eskainiko dute. Besteak beste, ekoizpena feminismoaren ikuspegitik, inklusioa zinema-industrian eta jaialdiek sare sozialetan jasotzen duten tratamendua, adimen artifiziala etab.

By |2024-09-05T09:09:28+02:005 iraila, 2024|

‘Annette’

Zuzendaria: Leos Carax Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia Mugimenduan hasiko gara, oinez, eskuarekin hatzak klaskatuko ditugun bitartean. Erritmo sendoan, temati aurrera egingo dugu.., zenbat gera, lau, bat? Batuko zaigu taldera abesbatza, musikariak, guztiak pantailari begira, erronkari. Abestiak dio, has gaitezke? Baimena eskatuko baligu bezala, mehatxua bezala, agindua bezala. Ixo, entzun, istorioa hastera doa. Leos Caraxen azken filma gogor hasten da, opera rock zinta musikala izango da. Ez naiz oso

By |2021-08-31T11:56:38+02:0031 abuztua, 2021|

‘Annette’: Hasiko gara, ala?

Zuzendaria: Leos Carax Urtea: 2021 Herrialdea: Frantzia -Hasiko gara, ala? - Kantu zein pelikula bat idazteko orduan, zine kritika bat idatzi behar denean bezalaxe, orri zuriaren estutasuna gainditu beharra dago nola edo hala. Badaude oztopo horri aurre egiteko zenbait metodo, eta batek baino gehiagok meta-lengoaia erabiltzea aukeratzen du. Horrela hasiko da, esate baterako, oraindik zer esan ondo ez dakien kritikaria: “…zine kritika bat idatzi behar

By |2021-08-25T09:00:21+02:0025 abuztua, 2021|

‘Titane’ bortitzak eskuratu du Cannesko Urrezko Palma

Spike Lee buru duen epaimahaiak Julia Ducournauren Titane filmari eman dio aurtengo Cannesko zinema jaialdiko sari nagusia, indarkeria eta sexua uztartzen dituen proposamen arriskutsua goraipatuta. Bigarren emakumezkoa da Urrezko Palma eskuratzen, Jane Campionek 1993an The Piano filmarekin mugarria ezarri ostean. Zuzendari onenaren saria, aldiz, Leos Caraxentzat izan da, Annette bereziagatik.

By |2021-07-19T11:03:07+02:0019 uztaila, 2021|
Go to Top