OREINA | Leire Ikaran
Iraganean kateatuta bizi diren bi anaien harremana, edo harreman eza azaleratzen du Almandozek bere lehen fikziozko luzean. SIPO PHANTASMAn (2016) ikuslearen intuizioak eta esperimentazioak leku gehiago bazuten ere, zuzendariarengan berezkoak diren sinbolismoa eta irudi poetikoek, hitzekin esaten ez dena iradokitzen dute. Kontrasteak etengabeak dira film guztian zehar: gune industrial eta Oria ibaiaren, grisa eta kolorea, gelditasuna eta mugimendua, tradizioa eta modernitatea. Isiltasunak hauspotutako konfrontazioa da