Leire Etxeberria Lizaso: ‘Ama, nora goaz?’

Urtea: 2016 Zuzendaria: Iban Gonzalez Herrialdea: Euskal Herria Txikitatik entzun izan nuen aitaren ahotik amonak gerratean Frantziara joan behar izan zuela. Ez dugu, hala ere, inoiz asko hitz egin horri buruz. Horrelakoxea izan da emakumearen historia, gordina baina gordea. Gerrateko emakumeek pairatu behar izan zituzten egoera latzek ez dute fikzioaren munduan leku handirik izan, ospetsuagoak dira tiroka ibili ziren gizon ugarien kontaketak; komertzialagoak behintzat badirela