Platino sarietarako lau hautagaitza jaso ditu ‘Akelarre’ filmak

Pablo Agüerok zuzendu eta ETBren partaidetza duen Akelarre filmak lau hautagaitza jaso ditu Zinema Iberoamerikarraren Platino sarietarako: jatorrizko musika onena (Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi), arte-zuzendaritza onena (Mikel Serrano), argazki-zuzendaritza onena (Javier Agirre) eta soinu-zuzendaritza onena (Urko Garai, Josefina Rodríguez, Frédéric Hamelin eta Leandro De Loredo). Ekitaldia urriaren 3an egingo dute, Madrilen.