‘LE RETOUR’: Begiradek ezkutatutako aitortza isilak
Zuzendaria: Catherine Corsini Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Istorio udatiarren ardatz tematikoak izan ohi dira lehen maitasun eta sexu esperientziak, identitatearen bilaketa, festak etab. Horiek guztiak beregain ditu Catherine Corsini zinemagile frantziarraren lan berrienak, baina are sakonago begiratu nahi du: kultur aniztasunaren defentsa egin, eta gizartean errotuta dagoen arrazismo eta klasizismoa salatu. Emakumeak erdigunean dituen film beroa da LE RETOUR. Ez soilik Korsika, bere paisaia paradisiakoak,