Hiru eguneko jarduerak, Zinemaldiko Nest sailean
Gaur, irailak 20, abiatuko dute Donostia Zinemaldiko Nest sailaren 20. ekitaldia, eta asteazkenera arte, nazioarteko zinema eskoletako ikasleen hamalau proiektu bistaratuko dituzte Tabakaleran. Emanaldiez gain, hiru jarduera berezitan hartuko dute parte ikasleek: Céline Sciamma zinemagile frantziarraren solasaldian, Laura Wandel zinemagilearen maisu eskolan, eta Nest sailean izandako ikasle ohien topaketan.