Gaur abiatu dituzte 72. Donostia Zinemaldiaren industria jarduerak

Irailaren 20an, ostiralarekin batera ekin zion Donostia Zinemaldiak sail desberdinetako emanaldien programazioari. Asteburuaren olatua pasata, astelehenarekin abiatu dituzte industria jarduerak: WIP Latam, WIP Europa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa. Era berean, gaur emango diote hasiera XXIII. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketari.

By |2024-09-23T11:20:56+02:0023 iraila, 2024|

Euskal dokumentalentzako aholkularitza-saioetan izena emateko deialdia ireki berri dute

Tabakaleran egingo dituzten euskal dokumentalentzako aholkularitza-saioetan parte hartzeko deialdia ireki dute, eta enpresa interesatu orok martxoaren 2a baino lehen bete beharko du online dagoen izen-emate orria. Guztira zortzi proiektuk parte hartuko dute martxoaren 20tik 22ra Donostian egingo dituzten jardunaldietan.

By |2019-05-17T15:37:14+02:008 otsaila, 2018|

‘El sonido del crack’ proiektua saritu dute Lau Haizetara Foroan

Donostia Zinemaldiak eta IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak Lau Haizetara Koprodukzio Foroa antolatzen dute urtero jaialdiko industria atalean. Koprodukzioa bilatzen duten dokumental proiektuak aurkezteko gunea da foroa, eta foroaren baitan bi sari banatzen dituzte. Bada horietako bat jaso du Ander Iriarte oiartzuarraren El sonido del crack dokumentalak.

By |2019-05-17T12:34:41+02:0029 iraila, 2017|

Lau Haizetara Koprodukzio Foroak saria banatuko du aurrenekoz

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiko Industry Clubek elkarlanean antolatzen duten Lau Haizetara Dokumentalen Foroak 3.000 euroko saria banatuko du aurten aurrenekoz. Foroan parte hartuko duten hamabi proiektuak izango dira saria jasotzeko hautagaiak, eta irabazlearen berri irailaren 28an bertan emango dute, pitching saioak amaitutakoan.

By |2019-05-20T16:39:18+02:007 iraila, 2017|
Go to Top