Lau proiektu berri, Lau Haizetara Foroaren 2017ko katalogoan
Dokumentalen alorreko profesionalen arteko harremanak eta nazioarteko koprodukzioa sustatzeko ekimena da Donostia Zinemaldian egiten duten Lau Haizetara Foroa, eta aurten XIII. edizioa antolatuko dute irailaren 26tik 28ra. Bada, 2017ko katalogoan egongo diren amaitutako proiektu berriak iragarri dituzte, lau orotara.