Online bidez ospatuko da Lau Haizetara Dokumetalen Koprodukzio-Foroa 2020an

COVID-19 gaitzaren agerpenak eragindako osasun-krisialdia dela-eta, Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioa modu birtualean ospatzeko erabakia hartu dute arduradunek. 2020ko irailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean izango da, Donostiako 68. Zinemaldiaren esparruan.

By |2023-02-01T17:10:08+02:006 uztaila, 2020|

Lau Haizetara Foroko Pitching saioetan Commissioning Editoreen panela osatuko duten kideak iragarri dituzte

Donostia Zinemaldiaren Industria Departamentuak eta IBAIAk Pitching saioak antolatuko dituzte irailaren 27an Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren baitan, Kursaal Jauregian, eta dagoeneko Commissioning Editoreen panela osatuko duten kideen zerrenda iragarri dute.

By |2018-08-27T12:45:58+02:0027 abuztua, 2018|

Lau Haizetara Foroan antolatuko diren Pitching saioetara publiko gisa bertaratzeko deialdia

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan Pitching saioak egingo dituzte irailaren 27an, eta antolatzaileek proiektuen aurkezpenak ikusteko aukera emango die bertaratu nahi dutenei. Hala, Kursaal Jauregian, produktoreek Comissioning Editoreen panel garrantzitsu baten aurrean egingo dituzten azalpenak jendearentzat irekita egongo dira.

By |2018-08-20T09:04:23+02:0020 abuztua, 2018|

Hamalau proiektuk hartuko dute parte Lau Haizetara Foroaren aurtengo ekitaldian

Donostia Zinemaldiaren baitan antolatuko den Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroak aukeratutako hamalau proiektuen berri eman du. Irailaren 25etik 27ra antolatuko da XIV. edizioa eta tartean lau proiektu euskaldun egongo dira, gainerakoak, Argentinatik, Italiatik, Norvegiatik, Mexikotik, Kubatik, Alemaniatik, Armeniatik, Kanadatik, Dominikar Errepublikatik eta Indonesiatik datoz.

By |2018-08-13T09:09:54+02:0013 abuztua, 2018|
Go to Top