Euskal zinema garaikideari eskainitako zikloa, Quebec hiriko filmategian

Etxepare Euskal Institutuak antolatutako Saison Quebec – Pays Basque kultur trukerako egitasmoak programa zabala eskainiko du bere azken txanpan, 2022ko udazkenean. Bi urteko ibilbidea itxiko dute diziplina anitzeko hainbat sortzaile eta jarduerek, tartean, euskal zinema garaikideari eskainitako zikloak.

By |2022-09-02T11:36:04+02:002 iraila, 2022|

Handia eta Errementari filmetako efektu bereziak hizpide Huhezineman

Huhezinema jaialdiaren 11.edizioan izango da Drama FX animazio enpresa donostiarra, euskal zinemagintzan azken urteotan egin diren filmen efektu berezien sortzailea. Urtero bezala, zinemarekin lotura zuzena duen gai baten inguruko masterclass bat antolatuko du HUEZIk jaialdi egunetarako, eta Efektu Berezien Goya saria irabazi dutela aprobetxatuta, bertan izango dira donostiarrak martxoaren 21ean. 2008an sortutako enpresa da Drama FX, eta neurrira eginiko edozein efektu sortzeko gaitasuna dutelako nabarmendu dira

By |2018-03-15T13:00:37+02:0015 martxoa, 2018|

Uxue Gaztelumendi: ‘Lasa eta Zabala’

Urtea: 2014 Herrialdea: Euskal Herria Zuzendaria: Pablo Malo 1983. Josean Lasa eta Joxi Zabala Frantzian desagertzen dira. Familien eta euren abokatuen etengabeko lanak estatu espainiarraren alde ilunena argira atera zuen. Kontatzen duen guztiak men egiten dio iraganeko eztabaida orainera ekartzeko ziurtasunari. Zauria mahai gainean uzten. Nahi izanez gero, azkenean ere gertatutakoa kontatzera ausartzeak derrigorrezko filmea bihurtzen du. Istorioa kontatzeko orduan, gertaeretatik ahalik eta gutxien urruntzen

By |2019-05-16T15:37:19+02:0012 maiatza, 2017|

Zineuskadik eta EKEk hitzarmena sinatu dute, euskarazko filmak Ipar Euskal Herrian banatzeko

Azken hilabeteetan euskarazko zinemak Ipar Euskal Herrian izan duen harrera ona ikusita, Zineuskadi elkarteak eta EKE Euskal Kultur Erakundeak hitzarmen bat sinatu berri dute erakunde mailako harremanean eta euskarazko zinemaren hedapenean lankidetzan aritzeko. Hala, Ipar Euskal Herrira ez ezik, Frantzia osora ere euskarazko zinema zabaltzen lagunduko du akordioak.

By |2016-09-27T15:35:06+02:0015 iraila, 2016|

‘Zinez’ euskal zinemari eskainitako tartea, astelehenero ETB1n

Pasa den urtarrilaren 4an Lasa eta Zabala filmak eman zion hasiera Fermin Etxegoienek aurkeztutako ETBren apustu berriari. Datozen hilabeteetan, euskal ekoizpeneko film eta dokumentalak eskainiko ditu astelehenero Euskal Telebistako lehen kateak ‘Prime time’ean. Gaurtik hasita gainera, Euskal Herrian produzitutako filmaren ostean, atzerriko film bat ere emitituko dute, euskaraz bikoiztua. Joselu Blanco ETBko programazio zuzendariak jakinarazi duenez, “hemen egiten den zinemari balioa emateko helburuz” jaio da

By |2019-05-22T09:41:41+02:0025 urtarrila, 2016|

Euskal zineari buruzko zikloa, Atlantikoaren bestaldean

Uruguaiko hiribururaino, Montebideoraino, iritsiko da euskal zine garaikideak azken urteetan eman duen uztaren lagin bat. Memoria(s) y Futuro(s) izenburupean, gaurtik hasi eta igandera bitarte luzatuko da zikloa, Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatua, Uruguaiko Zinematekarekin lankidetzan. Vanesa Fernandez EHUko irakaslea izan da egitarauaren komisarioa, eta zortzi film luze eta beste hainbat film labur eskainiko dituzte, “Euskadiko egunerokotasun politikoari, kulturalari eta sozialari begiratzen

By |2019-05-17T11:13:18+02:0015 abendua, 2015|

Hirugarren urtez, Euskal zinemaren erakustaldia, Berlingo Euskal Etxean

Ostegunean hasi eta igandera bitarte, Euskal Film Astearen hirugarren edizioa antolatu du Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein elkarteak Berlingo Kino Moviemento aretoan. Loreak (2014), Lasa eta Zabala (2014), Echevarriatik Etxeberriara (2014), Amaren eskuak (2013) eta Ateak zabalduz (2014) euskal produkzioak aurkeztuko dituzte, beren egileen eskutik.

By |2015-11-10T10:45:38+02:003 azaroa, 2015|

Ane Muñoz: “Zuzendariaren eta scriptaren arteko koplizitatea oso garrantzitsua da”

https://www.youtube.com/watch?v=lCvWILCVBVU Ane Muñoz (Hondarribia, 1967) Kazetaritza eta Ikus-entzunezkoak ikasitakoa da, eta beti aritu da hedabideen eta zinemaren munduetan lanean. Hainbat film labur zuzendu ostean, film luze batean script lanak egin zituen, eta gaur egun lanbide duen jardunaz zeharo maitemindu zen.

By |2015-08-11T08:44:45+02:0010 abuztua, 2015|
Go to Top