‘LAS NOVIAS DEL SUR’: Tradizio baten azken katebegiarena
Zuzendaria: Elena Lopez Riera Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Saila: ZABALTEGI-TABAKALERA Zatituriko argazkiek osatzen dute Elena Lopez Rieraren filmeko iruditegiaren zati handi bat. Zuzendariaren amarenak dira aurkezten dizkigun lehenak, ezkontza egunekoak: soineko krepatua, deigarri margoturiko begi batzuen keinu bizia eta moztear dagoen eztei-tarta. Segidan, egoera berdinean dauden beste hainbat emakume: aurpegiko jarrera desberdina da horietako bakoitzean: poza, urduritasuna, izua… Eta hitzak ere bai. Emakume heldu batzuek