Hamalau film lehiatuko dira Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean

https://youtu.be/Wqv8PPDfiyw Berlingo zinema jaialdian Zilarrezko Hartza eskuratu zuen Pablo Larraínen El club filmak zabalduko du 63. Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos saila, baina horrez gain, Canneseko zinemaldian gidoi onenaren garaikurra eskuratu zuen Michel Francoren Chronic filma ere izango da lehian, beste hamabi filmekin batera.