Ekoizpen euskal herritarrak, Londresko 13. Spring Weekend-en

Londresko Zinema Espainiarraren Jaialdiaren baitan, udaberriari ongietorria emango diote hamahirugarrenez, urteko zinema uzta onena eskainiz. Apirilaren 12tik 14ra bitartean sei film pantailaratuko dituzte South Kensingtongo Ciné Lumière zinema aretoan, eta bizilagun britainiarrek Euskal Herriko ekoizpena duten zenbait lan ezagutuko dituzte.

By |2024-03-25T12:16:07+02:0025 martxoa, 2024|

‘LAS BUENAS COMPAÑÍAS’: Askatasun sozial, politiko eta sexualaren defentsa

Zuzendaria: Silvia Munt Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Nuria Casalek eta Bertha Gaztelumendik zuzendutako 2015eko izen bereko film laburraren ildoa jarraituz, Errenteriako Emakumeen Taldearen testigantzak eta bizipenak oinarrituta ondu du Silvia Munt zinemagile kataluniarrak Las buenas compañías bere fikziozko lan berriena. 1977ko udara eramango gaitu, eta 16 urteko Bearen begiradatik, bizitzaren loraldian dagoen gazteriaren askatasun nahia izango du aldarri. Soziala, politikoa eta sexuala.

By |2023-10-02T15:40:32+02:0025 iraila, 2023|

Patxo Telleriaren eskola magistrala, Santurzine jaialdian

Gidoilari eta antzerkigile bilbotarra gidoiak idazteari buruz ariko da hizketan, urriaren 6an. Bestalde, Euskal Pantailak sailaren baitan, Las buenas compañias (Silvia Munt, 2023) eta Suro (Mikel Gurrea, 2022) film luzeak pantailaratuko dituzte. O Corno (Jaione Camborda, 2023) ekoizpen galiziarrak, gainera, 11. ekitaldia irekitzeko ardura izango du.

By |2023-09-15T12:58:44+02:008 iraila, 2023|

Estreinaldiak: Maiatzak 5

Las buenas compañías (Silvia Munt) | Drama | Nerabezaroa | 70 hamarkada | Nuria Casalek eta Bertha Gaztelumendik zuzendutako 2015eko izen bereko film laburraren ildoa jarraituz, Muntek zuzendu, eta Jorge Gil Munarriz legazpiarrarekin batera idatzitako lan honek 70eko eta 80ko hamarkadetara eramango gaitu: Bea da protagonista, 16 urte dituen neska errenteriar bat, emakumeen eskubideen alde eta haurdunaldiak duintasunez eteten laguntzeko prest azaldu zen Errenteriako Emakumeen

By |2023-05-04T09:39:27+02:004 maiatza, 2023|
Go to Top