Terele Pávez aktorea zendu da

1939an Bilbon jaiotako Terele Pávez aktorea iragan ostiralean zendu zen Madrilen buruko isuri baten ondorioz. Antzerkigintzari eta zinemagintzari eskaini zizkion bere bizitzako urte gehienak, eta 70 film, antzezlan eta telesail baino gehiagotan hartu zuen parte. Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi filmean egindako lanagatik Goya saria jaso zuen 2014an.

By |2017-08-21T08:54:50+02:0013 abuztua, 2017|

‘La herida’ eta ‘Zipi eta Zape’, areto komertzialetan

‘Zipi & Zape eta kanikaren kluba’ filmaren irudi bat Donostiak Zinemaldian pantailaratu ondoren, astebete geroago, Zipi & Zape eta kanikaren kluba eta La herida filmak areto komertzialetan estreinatuko dituzte. Lehenaren euskarazko bertsioa ere gaur bertan iritsiko da zinemetara. Oskar Santos bilbotarrak zuzenduriko Zipi & Zape eta kanikaren kluba Donostian ikusi ahal izan zen euskaraz zein gazteleraz, eta hori baino lehenago Torontoko zinema jaialdian

By |2019-05-17T12:25:46+02:004 urria, 2013|

‘Las brujas de Zugarramurdi’-k badauka kartela

Oraindik ere estreinaldirako hilabete batzuk falta diren arren Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren azken lana iragarriko duen kartela ezagutzera eman dute. Hain zuzen ere, Las brujas de Zugarramurdi filma iragartzeko euskarri grafikoa gaur bertan aurkeztu dute proiektuaren Facebook profilean. Azkeneko egunetan ere, filma beste hainbat arrazoirengatik azaldu da komunikabideetan; besteak beste, trailerraren plazaratzeagatik eta baita Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean ikusi ahal izango delako.

By |2013-08-06T13:41:14+02:005 abuztua, 2013|
Go to Top