Zuzeneko solasadiak eskainiko ditu Kresala Zineklubak Instagramen
Koronabirusak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta ohiko jarduna guztiz ez eteteko asmoz, Kresala Zineklubak zuzeneko solasaldiak eskainiko ditu bere Instagram kontuan. Roman Polanski zuzendari poloniarraren Rosemary’s Baby (1968) filmari buruz aritu ziren Las Bloody Girls taldeko neskak martxoaren 16an hizketan, eta datozen egunetan ere saioak egingo dituztela iragarri dute: “10 narratzaile, 10 gonbidatu, 10 konfinamendu istorio”. Komentatuko dituzten film guztiak online plataformetan daude ikusgai,