Zazpi film laburrek osatuko dute Kimuak 2020 programa
Animazioa, dokumentala eta forma ezberdinetako fikzioak eskainiko ditu Kimuak 2020 katalogoak. 72 lan aurkeztu ziren deialdira, eta horien artean zazpi aukeratu ditu epaimahaiak Euskadiko Filmategiaren Kimuak programaren bidez nazioarteko jaialdi eta ikus-entzunezko ekimenetan zabaltzeko. Egile konsagratuen zein berriagoen ekoizpenak daude, eta hizkuntzari dagokionez, bi dira euskarazkoak, beste bi gaztelaniaz errodatutakoak, ingelesa eta gaztelania uztartzen duen bat dago, eta ingeles hutsean filmatutakoa da bestea.