DKren ikus-entzunezko ikastaroak, bigarren izen-emate deialdia
Urtarrilaren 31ra arte dute interesatuek Larrotxene Bideon eta Ernest Lluch Kultur Etxean eskainiko dituzten ikus-entzunezko ikastaroetan matrikulatzeko aukera.
Urtarrilaren 31ra arte dute interesatuek Larrotxene Bideon eta Ernest Lluch Kultur Etxean eskainiko dituzten ikus-entzunezko ikastaroetan matrikulatzeko aukera.
Larrotxene Kultur Etxeko ikus-entzunezko ikastaroetako ikasleen lanak erakutsiko dituzte ekainaren 24an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Sorkuntza ia guztiak euskaraz eginak izan dira.
Bagera Elkarteak antolatutako “3,2,1… ekin!” I. Bideo lehiaketako irabazleen berri urtarrilaren 14an emango dute. Larrotxene Kultur Etxean egingo dute ekitaldia, 18:00etan.
Bideoaldia ekimenaren 31. edizioaz baliatuko da Donostiako Larrotxene Kultur Etxea zine eta bideo ikastaroetan sortutako lanak jendaurrean ezagutarazteko. Ekainaren 27an, iluntzeko 20:00etan, egingo dute erakustaldia, Victoria Eugenia antzokian.
Donostia 2016k Larrotxene Kultur Etxearekin elkarlanean abiatutako Kalebegiak proiektuak Donostiari buruzko hamabi film labur osatuko ditu. Horietako hiru zinegile hasiberriek egingo dituzte, eta gainerako bederatziak euskal zinegile konsagratuek. Bada, film horietan ariko diren figuranteak topatzeko castinga egingo dute uztailaren 2an, osteguna, Donostia 2016ren Easo kaleko egoitzan.
Larrotxene Kultur Etxeak, Donostia Kulturaren eskutik, urte osoan zehar eskaintzen dituen ikastaroetan parte hartu duten ikasleek euren sormenak erakusteko aukera izango dute bihar, ekainak 26, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo duten XXVII. Bideoaldian.
http://youtu.be/pTYn1PfUyco Bideoaldiaren XXVI. edizioa aste honetan bertan, ekainaren 25etik 27ra, egingo dute Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean eta Victoria Eugenia antzokian. Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanak, Pedro Tembouryren Monopatín dokumentala eta Larrotxeneko Ekoizpenak eta Koprodukzioak ikusgai.