DKren ikus-entzunezko ikastaroak, bigarren izen-emate deialdia
Urtarrilaren 31ra arte dute interesatuek Larrotxene Bideon eta Ernest Lluch Kultur Etxean eskainiko dituzten ikus-entzunezko ikastaroetan matrikulatzeko aukera.
Urtarrilaren 31ra arte dute interesatuek Larrotxene Bideon eta Ernest Lluch Kultur Etxean eskainiko dituzten ikus-entzunezko ikastaroetan matrikulatzeko aukera.
Abian da euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza saritzea helburu duen ekimenaren deialdi berria. Oraingoan ere, film labur bat ekoiztea eta zuzentzea izango da xedea, 2024ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean estreinatuko dena.
Guztira, 531 ikastaro zehaztu dituzte (499 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat), eta hiriko kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango dira. Matrikulazioa irailaren 4an hasiko da, eta urriaren 1era arte egongo da zabalik.
Larrotxene Kultur Etxeko ikus-entzunezko ikastaroetako ikasleen lanak erakutsiko dituzte ekainaren 23an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Gonbidapenak emanaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan, 17:00etatik aurrera.
70. Donostiako Zinemaldiko Bestelako Jarduerak sailaren baitan, Larrotxene Bideoren 2021-2022 ikasturteko ekoizpenak proiektatuko dituzte irailaren 22an. Saioa Trueba aretoan izango da, 19:00etan.
2022-2023 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu berri du Donostia Kulturak. Guztira, 498 ikastaro zehaztu dituzte (462 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat), eta hiriko kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango dira. Matrikulazioa irailaren 12an hasiko da, eta hilaren 25era arte egongo da zabalik.
Larrotxene Kultur Etxeko ikus-entzunezko ikastaroetako ikasleen lanak erakutsiko dituzte ekainaren 24an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Sorkuntza ia guztiak euskaraz eginak izan dira.
Larrotxene Kultur Etxeak eta bertako Larrotxene Bideo ikus-entzunezko ikastaroen zerbitzuak ikasturteko lanen emaitza bistaratuko dute ekainaren 18an, ostirala, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo duten XXXIII. Bideoaldia saioan. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta ezinbestekoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea.
Donostia Kulturak 2020-2021 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 356 ikastaro (333 helduentzat eta 23 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ohiko eskaintza orotarikoari eutsi, eta ikus-entzunezko arloan trebatzeko egile-ikastaro bereziak ageri dira zerrendan.
Larrotxene Bideo ikastaro sortako ikasle zein irakasleek eta ikus-entzunezko hainbat gazte profesionalek osatutako taldeak ekainaren 29an ekingo dio Maria Fontan zinemagilearen Zerua hautsi zen gaua film laburraren errodajeari. Oihua! sorkuntza ekimenaren irabazle izendatu zuten iragan otsailean gidoia, eta uztailaren 1era bitartean Oiartzunen ariko dira irudiak hartzen.