Doxa Producciones ekoiztetxea Cannesen izango da

Itoitz musika taldearen memoria arakatuko duen Itoiz Udako Sesioak dokumentalarekin parte hartuko du Doxa Producciones ekoiztetxeak Marche du Film merkatuko Cannes Docs sailean. Bilboko DigiPen eskolako ikasle den Pablo Riosen Chuminadas animadas eta EQZEko Laura Ibáñez Lópezen Corpúsculo lanak Short Film Corner-eko 2cool4school Vol.3 atalean erakutsiko dituzte.

By |2023-05-04T15:15:41+02:0024 apirila, 2023|

Gaur estreinatuko dute ‘Ekilibrismoaren artea’ dokumentala

Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiak eta ZINEBI jaialdiak sustatutako Bilbao Aurrera diru-laguntza deialdiaren bidez, Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinemagile bilbotarrek Ekilibrismoaren artea dokumentala osatu dute. Itxialdiak sormen prozesuan nola eragin dien kontatuko dute bertan arte diziplina ezberdinetan diharduten lau sortzailek. Dokumentala gaur, martxoak 9, estreinatuko dute ETB1en.

By |2021-03-09T12:27:09+02:009 martxoa, 2021|

‘BAI, BAGARA!’: Euskal Zinema Dokumentalaren VI. astea

Zuzendaria: Larraitz Zuazo Urtea: 2019 Herria: Euskal Herria Aste honetan, ohiko zinema aretoak utzi eta Gasteizen ospatzen ari den Euskal Zinema Dokumentalaren Astera hurbildu naiz. Aukera polita, bost egunez eta egunean behin, euskal sortzaileen azken lanak ezagutzeko. Hala bada, atzo, asteartea, Larraitz Zuazok zuzendutako eta Woltiak Film Servicesek ekoitzitako Bai, bagara! dokumentala ikusteko aukera izan nuen. EHUko errektorea izandako Iñaki Goirizelaiaren ideiari jarraiki, elkarrekin AEBetako

By |2020-10-28T13:33:42+02:0028 urria, 2020|

Doxa Producciones ekoiztetxeak hiru film jarri ditu bere webgunean ikusgai

COVID-19 birusak etxean geratzera behartu gaituen honetan, ikus-entzunezko hainbat lan denon eskura utzi dituzte kultura eragile, zentro eta erakundek. Doxa Producciones ekoiztetxeak, adibidez, hiru film ikusteko aukera luzatu du: Asier ETA biok (Aitor eta Amaia Merino, 2013), 592 metroz goiti (Maddi Barber, 2018) eta 163 días. La huelga de bandas (Larraitz Zuazo, 2017).

By |2020-03-24T11:30:06+02:0024 martxoa, 2020|
Go to Top