Ikasturteko azken filmak iragarri ditu Kresala Zineklubak
Uda badator, eguraldi ona, beroa, eta hondartzara joateko gogoa. Baina Donostiako Kresala Zineklubak zinemara joateko plana eskainiko du ekainean ere, bateragarriak izan daitezkeelakoan: “Hondartza hor egongo da bihar ere. Aldiz, gure egitaraua ez”. Asteartero legez, Trueba zinema aretoan elkartzeko deia zabaldu dute.