‘SAMSARA’: Zinema entzun ere egiten da
Zuzendaria: Lois Patiño Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Euskal zinemaren zigilupean -Sr&Sra ekoiztetxe donostiarraren babespean- aurkeztu zaigu Lois Patiño zinemagile galiziarraren lan berriena, Berlinale zinemaldiko Encounters sailean epaimahaiaren sari berezia jaso zuena iragan otsailean. Ia urtebetez jaialdiz jaialdi nazioartean erakutsi ostean iritsi da gure zinema aretoetara, eta behingoz izan dugu “esperientzia bakar eta errepikaezina” deritzotena deskubritzeko aukera. Izan ere, horixe du proiektuak arnasgune, istorio/kontaketa/film arrunt