2014ko punta-puntako 12 euskal lan eskainiko dituzte ostegunetik aurrera Zinemaldia.Cat-en
Ostegunean abiatuko dute Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.Cat euskal zinemaren jaialdia, eta hilaren 15era bitarte, fikziozko 6 luze eta 6 dokumental ikusteko aukera izango da. Tartean, iazko Donostia Zinemaldian estreinatutako Negociador (Borja Cobeaga), Lasa eta Zabala (Pablo Malo) eta Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga).