Zinema, dantza eta arkitektura eskutik helduta, Lekuz Leku jaialdian
Rosa (Peter Greenway, 1992) film laburra eta L’Année dernièr à Marienbad (Alain Resnais, 1961) luzea pantailaratuko dituzte gaur Hiri Paisaien Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XVIII. edizioaren baitan. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan egingo dute saioa, 19:00etan hasita.