‘RETURN TO DUST’: Lanarekiko lotura, bizitzarekiko haustura

Zuzendaria: Li Ruijun Urtea: 2022 Herrialdea: Txina Lanak libre egingo gaituela esapideak iraganeko garai ilunenak gogorarazten dizkigun arren, XXI. mende bete-betean, estuki lotuta jarraitzen dugu bizirauteko ezinbesteko baldintza dugun jardunarekin. Egun, diruaren menpe, kapitalismo basatiak irentsita, dutenek eskatu eta agindu besterik ez dute egiten; ez dutenek, izerdia eta odola ere ematera kondenatuta daude. Bizitza bizitzaren truke ematera. Hala biziko du Caok Return to Dust filmean: