15. Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztuko dituzten lanen aurrerapena
Martxoaren 31tik apirilaren 7ra luzatuko da Donostiako 15. Giza Eskubideen Zinemaldia, eta pixkanaka giroa berotzen joateko, antolatzaileek dozena erdi filmen izenburuak aurreratu dituzte. Besteak beste, Andrzej Wajda poloniarraren Afterimage / Powidoki eta Iban Gonzalezen Ama, nora goaz? izango dira ikusgai.