Estreinaldiak: Martxoak 10
I am not Madame Bovary Iazko Donostia Zinemaldian film onenaren Urrezko Maskorra eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zituen Txinatik datorren filmak. Hori gutxi balitz, Torontoko Jaialdian ere FRIPESCI saria eskuratu zuen iaz. Dena den, denetariko iritziak eragin ditu, eta bada lana aspergarria iruditu zaionik ere. Filmak Li Xuelian emakumearen hamar urteko borroka kontatuko du. Andrazkoak dibortzio bat asmatuko du apartamentu bat eskuratzeko, baina gizona berriz