Luzatu dute kultura arloko profesionalentzako deialdia
Eusko Jaurlaritzak erabaki du ‘Kulturako langileentzako programa’-ren bidezko laguntzak eskatzeko epea luzatzea. Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako deialdi honetara aurkezteko epea maiatzaren 12an hasi zen eta datorren hilaren 25ean amaitu behar zen. 5 laneguneko luzapenari esker, epea ekainaren 1era arte luzatuko da.