Edukiak sarean babesten ikasteko ikastaro irekia eskainiko dute Bilbon
Bilbao Ekintzak, Safe Creative eta Artatxo Abokatuak enpresekin elkarlanean, profesional eta enpresei zuzendutako edukiak babesteko sistemei buruzko saioa antolatu du urriaren 5ean, asteazkena, Bilbon. Copyright, Copyleft, Creative Commons… kontzeptuak azaltzeaz gain, jabetza intelektuala modu digitalean erregistaratzeko bideen inguruan ere mintzatuko dira, eta izen-ematea doakoa da.