Piztu Kultura 2021 planaren nondik norakoak iragarri ditu GFAk

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak 5.545.000 euro bideratuko ditu Covid19ak eragindako osasun krisiagatik kulturaren sektoreak bizi duen larrialdi egoerari aurre egiteko Piztu Kultura 2021 planera. Iazkoarekin alderatuta, % 36,9 hazi da xedapena, eta helburu nagusia kultur proiektu eta ekimenak laguntzea izango da. Ikus-entzunezkoen alorra Lanabesa programaren bidez babestuko dute.

By |2021-05-05T11:22:54+02:005 maiatza, 2021|

Lanabesa laguntzen araudia onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena eta zabalkundea sustatzeko Lanabesa izeneko diru-laguntzen araudia onartu du. Ikus-entzunezko atalak 175.000 euroko aurrekontua izango du, baina proiektu bakoitzak ezingo du 40.000 euro baino gehiago jaso. Ikus-entzunezko sorkuntza gipuzkoarra indartu nahi du hala Diputazioak.

By |2019-05-15T13:24:25+02:0031 abuztua, 2017|
Go to Top