(H)emen elkarteak lan jardunaldia antolatuko du Zinemaldian
69. Donostia Zinemaldiaren egitarauaren barruan, (H)emen ikus-entzunezko eta arte eszenikoen sektoreetako emakume profesionalen elkarteak lan-jardunaldi bat antolatuko du jaialdiaren Pentsamendua eta Eztabaida topagunean. Genero-berdintasunarekin zerikusia duten gaien inguruan hausnartzea, eztabaidatzea eta akordioak lortzea izango dute helburu, eta bertan landuko dituzten gaien zerrenda (H)emenek eta Zinemaldiak landuko dute elkarrekin.