Bira Produkzioak ekoiztetxea kide bila dabil

Ikus-entzunezko proiektuen ideiak sortzetik hasi, berauek kudeatu, irudiak grabatu eta editatzerainoko lanak bere gain hartzeko gai den lankidea topatzeko deialdia zabaldu berri du Bira Produkzioak ekoiztetxeak. Lanaldi osoko postua da, sei hilabeteko epealdian (printzipioz), eta curriculumak zein aurkezpen euskarriak bidaltzeko epea apirilaren 25era arte izango da zabalik.

By |2021-04-12T13:08:16+02:0012 apirila, 2021|

Aldudarrak Bideo muntatzaile eta infografista baten bila ari da

Bidarrain (Nafarroa Beherea) egoitza duen Aldudarrak Bideo kooperatibak bideo-muntatzaile eta ilustratzaile-infografista bat behar du lanaldi osoan aritzeko. Kanaldude herri telebistarentzat zein kooperatibaren bezeroentzat ariko da lanean, eta curriculumak zein aurrez egindako lanen loturak azaroaren 20a baino lehen bidali behar dira.

By |2019-05-22T09:24:47+02:0025 urria, 2017|

Euskadiko Filmategia artxibategiko teknikari baten bila dabil

Euskadiko Filmategiak Urdanibiako (Irun), Oñatiko eta Intxaurrondoko (Donostia) egoitzetan dituen materialak Tabakalerara ekartzeko asmoa du datozen hiletan, urte amaierarako artxibategi bateratua izateko. Horregatik, materialak ekarri aurretik eta ondoren prestatuko, tratatuko eta aztertuko dituen norbaiten bila ari dira.

By |2019-05-20T16:40:18+02:009 abuztua, 2017|
Go to Top