‘NEGU HURBILAK’ filma gaur estreinatuko dute, Locarnon

Negu kolektiboaren fikziozko lehen film luzeak zinema 76. Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdian (Suitza) izango du mundu mailako estreinaldia, Cineasti del Presente sailean. Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Jone Laspiur donostiarra da protagonista, filmeko aktore profesional bakarra.