‘Stop motion’ teknikaren sekretuak

http://youtu.be/cKSnt_xxSmQ Garapen teknologiko etengabearen aroan, animazio lan gehienak programa informatiko moderno eta berritzaileen bidez ekoizten dira. Bada, ordea, stop motion izeneko teknika, bizia ez duten elementuei mugimendua ematean datzana. Eta berau erabiliz sortu dute, besteak beste, The Boxtrolls filma. AEBetako Oregon estatuan stop motion edo "gelditutako mugimendua" teknikan espezializatutako estudio bat dago: Laika Films. Hainbat artista eta teknikoz osaturiko lantaldeak 2005ean kaleratu zuen lehen film laburra, Moongirl