Kritika: ‘Les Miserables’

Zuzendaria: Ladj Ly Urtea: 2019 Herrialdea: Frantzia -36 ordu delinkuentziaren aurkako brigadarekin- Lady Ly zuzendariaren opera prima, LES MISERABLES, pantaila handi guztietara iritsi berri da, 2019ko Canneseko Zinemaldian saritua izan ondoren eta 2020ko Oscar Sarietan, hautagai frantziar bezala, parte hartu aurretik. Lehenik eta behin, eta izenburuari erreparatuz, ez gaude Victor Hugoren eleberriaren adaptazio aurrean, zine erradikala eta konpromiso soziala uztartzen dituen proposamen berri baten aurrean