Laburrean 2017, III. Film labur topaketa Sopelan

Bihar, urtarrilak 13, ostirala, lau film laburrez gozatzeko aukera izango da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 20:00etan hasita. Film laburren ostean, mahai-ingurua ere egongo da zenbait gonbidaturekin. Emanaldia doan da gonbidapen bidez, eta gonbidapenak Kurtzion jaso behar dira.