Las Chicas de Pasaik: “Oso gutxirekin asko egin daiteke egun”

Maria Elorzak (Gasteiz, 1988) eta Maider Fernandezek (Donostia, 1988) Las Chicas de Pasaik bikoa osatzen dute. Ikus-entzunezko mundua dute aztergai, dokumentalen ikuspegitik nagusiki, eta Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa proiektuarekin ibilbide oparoa egin dute 2012an Benito Ansola beka eskuratu zutenetik. Bigarren atalean lanean ari dira orain, beste hainbat egitasmorekin jarraitu bitartean. Donostia 2016k abian jarritako Kalebegiak film kolektiboaren zatitxo bat osatu dute udan, eta muntaia fasean