‘Dolor y gloria’ eta ‘Ventajas de viajar en tren’, nagusi Feroz sarietan

Kritikari eta kazetariek eman dute epaia. Dolor y gloria eta Ventajas e viajar en tren izendatu dituzte sarietan drama eta komedia generoetako film onenak bart banatutako Feroz sarietan. Belen Cuestari emakumezko aktore onenaren saria eman diote La trinchera infinita-n egindako lanagatik, eta  soinu banda onenarena Alberto Iglesias musikari donostiarrari.