Izen potoloak 49. La Quinzaine des Realisateurs sailean

Cannesko zinema jaialdiarekin paraleloan antolatzen duten La Quinzaine des Realisateurs sailaren 49. edizioan ikusgai izango diren filmen zerrenda kaleratu dute gaur, eta hogeitik gora izenen artean, Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartu izan duten hainbat zinegile ezagunen lanak topa ditzakegu, hala nola, Abel Ferrera, Bruno Dumont eta Claire Denis.