Helena Taberna omenduko dute, BilbaoArten

ZINEMAKUMEAK GARA! – Bilboko emakumeek zuzendutako zinema-erakusketarekin lankidetzan, zinemagile altsasuarra ardatz duen zikloa jarriko dute martxan. Urriaren 18tik 20ra bitartean, hiru film eskainiko dituzte Art House Zinema aretoan. Sarrera doan da.