‘Emakumeak borrokan’ erakusketa ikusgai Donostian

Gaur, apirilak 23, abiatuko dute Donostian Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioa, eta egitarau zabalaren baitan, Amnesty Internationalek aurkeztutako Emakumeak borrokan erakusketa jarri dute Udal Liburutegi Nagusian. Apirilaren 15ean zabaldu zituen ateak, eta hilaren 30era arte iraungo du.